Edozein erabiltzaileak bere auzo edo kalean duen arazo bateri buruz gertakaria sartu dezake: pintadak, egoera txarrean dauden espaloiak, fatxadak, autobus geltokiak, ea. Argitaratzeko izena emanda egon behar da, horretarako izena ematerakoan erabilitako e-mail helbidea balioztatu behar da. Behin izena emanda, zure menuan gertakariak argitaratu, kontsultatu, egoera aldatu eta iritziak sartzeko aukera izango duzu. Hiri bakoitzako gertakariak, astero udaletxeetara bidaltzen dira. Udaletxeek gertakarien egoera aldatu, iritzia eman edo herritarrari mezu pribatua bidali dezakete. Gainontzeko erabiltzaileak arozoari buruz iruzkinak sartu ditzakete.
Izen emate formularioa atelean sartu eta formularioa bete:
Balidatu behar duzun lotura batekin e-mail bat bidaliko dizugu. Behin balidatuta, "gertakaria bidali" sakatu eta zure hiriko edo kaleko posta kodea sartu (ez baduzu aurkitzen, harremanetarako formularioaren bitartez bidali), hiri horretako kale zerrenda agertuko da, zurea aukeratu eta "Jarraitu" botoia sakatu. Agertzen den formularioa bete:
Erabiltzaile eta pasahitza lortu nahi badituzu gurekin harremanetan jarri. Sarbideak ez dira automatikoak udaletxeak diren edo ez baieztatu behar dugu eta.
Udaletxe bezala funtzionalitate hauek dituzu:
Gertakarien zerrenda: gertakariak ikusi, beraien egoera herritarrei mezularitzaren bitartez esan, zure iritziak argitaratu, gertakarien egoera aldatu: konpontzeko, bidean eta konponduta. Gertakarian iritzia jarriaz eta bere egoera aldatuaz herritarrak egoera aldaketa hori baieztatu dezake.
Mezularitza pribatua: barne mezularitza arreglamicalle.com erabiltzen duten erabiltzaileen artean.
Kaleizendegia: hiriko kaleinzendegiaren eguneraketa, kale berriak eta posta kodeak sartu eta daudenak aldatzeko aukera ematen du.
Astero, udaletxeek beraien hiritan argitaratutako gertakariak jasotzen dituzte. Udaletxe guztiak beraien e-mail helbideekin ditugu, baina e-mail helbide zuzenera ez bada iristen, gurekin harremanetan jarri.
Todos los usuarios registrados reciben todas las denuncias del municipio elegido. Izen emandako erabiltzaile guztiek aukeratutako hiriko gertakariak jaso ditzakete.
Portadan agertzen den mapan sartu eta zonak haundituaz, gertakariak aukeratu ditzakezu. Edo portadan dagoen bilatzailea erabaili.
Argitaratutako geratakariak ikusi, egoera aldatu eta iritziak sartu ditzakezu. Erabiltzaileek eta udaletxeek bidalitako mezu pribatuak irakurri eta erantzuteko aukera izango duzu. Zure hiriko gertakariak iristeko alertak prestatu ditzakezu.
Gertakari bakoitzean aurkituko duzn "Abusua bidali" loturan sartu. Jaso eta begiratuko dugu.
Beste galderen bat, duden bat edo proposamen bat baldin badaukazu, gure harremanetarako formularioa erabili.