Datuak beste enpresa bati lagatzea
Eskatzen dizkiguzun informazioa, produktuak edo zerbitzuak emateko beste enpresa batzuengana jo beharko bagenu (Correos edo mezulari edo garraio enpresa batengana, esaterako), behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik emango genieke, egin beharrekoa egin dezaten. Debekatua dute informazio hori beste zerbaitetarako erabiltzea.
Ordenagailuaren identifikazioa. Cookiak.
Web orriak behar bezala funtziona dezan, batzuetan beharrezkoa izaten da web orrira sartzen den ordenagailuaren inguruko informazioa lortzea. Esate baterako, web orriak izaten dituen bisitak kontatzeko, erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko edo erabiltzaileak web orrira sartzen den bakoitzean hizkuntza aukeratu beharrik izan ez dezan lortzeko. Identifikazio horiek ez digute, inolaz ere, zuri buruzko informazio pertsonalik ematen, zure ordenagailuko edukiak ere ezin ditugu ikusi.
Aipatutako identifikaziora, “cookiak” izeneko testu fitxategi batzuk erabiltzen dira normalean; zure ordenagailuan geratzen dira denbora batez. Ez dute batere kalterik egiten eta tamainaz oso txikiak dira. Web guneak automatikoki kontsultatzen ditu “cookiak” web orrira sartzen zarenean eta, horri esker, aurrez aukeratu duzun hizkuntzan azalduko zaizu edukia; eduki espezifikoak azalduko zaizkizu, aurretik eginiko aukeraketen arabera; zona erreserbatuetara sartzea utziko dizu…
Adierazpen honen eguneratzea
Litekeena da noiz edo noiz aldaketak egin behar izatea gure Pribatutasun Politikan, une bakoitzean indarrean dagoen legeriara egokitzeko. Horregatik, komeni zaizu web orri honetara sartzea datu pertsonalak bidali behar dizkiguzun bakoitzean.